Diagnostikoa

Bazenekien dislexia duten pertsonen % 5 bakarrik daudela diagnostikatuta?

Diagnostiko goiztiar batek zailtasunek daukaten eragin akademiko eta emozionala murrizteko behar diren baliabideak aktibatzeko aukera ematen du.

Hainbat heldu hezkuntza-sistematik diagnostikatu gabe pasatu dira. Zailtasunak eguneroko bizitzan presente jarraitzen dute (lana, ikasketak, oposizioak, gidabaimena…). Inoiz ez da berandu nork bere burua ezagutzeko.

Osasun zentro bat gara, Ikaskuntza-nahasmendu eta hizkuntz-garapeneko nahasmenduetako esku hartze espezializatua egiten duguna. Nafarrroako Gobernuaren osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduen erregistroan C03312 zenbakiarekin inskribatua.

Erakunde ofizialetan aurkezteko balio duen txostenak. Haur-nerabe zein helduetan

  • Haur-nerabe ebaluazioa, CREENAren protokoloaren arabera oinarrituta.
  • Helduen ebaluazioa, proba homologatuak.
  • Lotuta agertzen diren sintomak baloratzen ditugu (arreta, antsietatea, autokontzeptua…)
  • Pertsona bakoitzaren erritmora egokitzen gara.
diagnostico dislexia

DISLEXIA

Dislexia ikaskuntzaren nahasmendu espezifiko bat da. Horrek esan nahi du, irakurketa-idazketarako gaitasunean zailtasunen bat antzematen bada ere, horiek ez direla urritasun intelektual, emozional, sentsorial eta abarren ondorio.

diagnostico discalculia

DISKALKULIA

Diskalkulia ez dago adimenarekin lotuta, baina batzuetan matematikan nota onak lortzea inteligentzia sinonimo gisa hartzen da

diagnostico tdl trastorno del lenguaje

Hizkuntz-Garapenaren Nahasmenduak

Hizkuntz-Garapenaren Nahasmenduak (TDL) ikaslearen garapen emozional, sozial eta akademikoa  zailtzen du. Diagnostiko goiztiarra hizkuntza ongi garatzeko garrantzitsua da.

diagnostico completando el diagnostico

Diagnostikoa osatzen

Nahaste hauek, batzuetan, beste sintomatologia bati lotuta egoten dira.

Diagnostiko osagarri bat egitea garrantzitsua izan daiteke zailtasun hauek arazo bihurtu aurretik, hauetan esku hartzeko

Nola lagundu diezazukegu?
Lehen kontsulta doan

Jarri gurekin harremanetan, eta informazio gehiago eskatu