DISKALKULIA DIAGNOSTIKOA

Diskalkulia ikaskuntza nahasmendu infradiagnostikatu bat da. Baina, badakizu biztanleriaren %5 eragiten diola?

DISKALKULIA DIAGNOSTIKOA

Diskalkulia ez dago adimenarekin lotuta, baina batzuetan matematikan nota onak lortzea inteligentzia sinonimo gisa hartzen da. Horregatik, diskalkulia duten ikasleek autoestimu baxua eta matematika-antsietate handia dute.

demo ninos

Nola identifikatu?

Sintoma hauetakoren bat (edo gehio) aurkezteaz gain, orokorrean, diskalkulia duten pertsonek dislexia ere izaten dute.

  • Familia-aurrekariak edo dislexia-diagnostikoa.
  • Zenbatzen ikasteko arazoak.
  • Zenbaki bat kantitate batekin identifikatzeko zailtasuna (2 = ⭐⭐)
  • Eragiketak egitean zenbakiak gaizki jartzea.
  • Kalkulu mentalean zailtasunak aurkeztea. Laguntzeko hatzak edo beste objektu batzuk erabiltzen jarraitzea.
  • Zailtasunak zenbakien diktataketan edo irakurketan.
  • Matematika-kontzeptu zehatzak edo abstraktuak barneratzea zaila egiten zaio. Batzuetan ez da gai jadanik ikasiak ziruditen buruketa matematikoak ebazteko.
  • Zeinu matematikoen identifikazioan eta erabileran arazoak ( + / – / x / ÷ )
  • Eguneroko jardueretan zailtasunak, adibidez diruaren edo erlojuaren erabilpenarekin.

Nola lagundu diezazukegu?
Lehen kontsulta doan

Jarri gurekin harremanetan, eta informazio gehiago eskatu