DISLEXIA DIAGNOSTIKOA
Dislexia ikaskuntzaren nahasmendu espezifiko bat da. Horrek esan nahi du, irakurketa-idazketarako gaitasunean zailtasunen bat antzematen bada ere, horiek ez direla urritasun intelektual, emozional, sentsorial eta abarren ondorio.
Dislexia neurogarapenaren nahasmendua da, herentziazko osagai handikoa, kontzientzia fonologikoari eragiten diona eta idazketan zailtasunak sortzen dituena.