HIZKUNTZ-GARAPENAREN NAHASMENDUAK (TDL)

HIZKUNTZ-GARAPENAREN NAHASMENDUAK (TDL)

Hizkuntz-Garapenaren Nahasmenduak (TDL) ikaslearen garapen emozional, sozial eta akademikoa  zailtzen du. Diagnostiko goiztiarra hizkuntza ongi garatzeko garrantzitsua da.

TDL ahozko hizkuntza, hizketa edo komunikazioa ikasi eta garatzeko zailtasuna da. Zailtasun hau  ezin zaio entzumen, zentzumen edota motor gabezi bati egotzi, eta garapenaren atzerapen global bati erez.

Nahaste ikusezina da, horregatik maiz, pertsona horiek isil, barnerakoi, heldugabe edota lotsatitzat hartzen dira.

demo ninos

Nola identifikatu?

Askotan, ikasteko zailtasunak aurkezten dituzte, eta dislexia edo diskalkulia bezalako Ikaskuntz Nahasmenduekin nahas daiteke. Desberdintzeko ikusi behar da hurrengo zeinu hauetakoren bat ere aurkezten duten, beti ere kontuan izanda nahasmendu hau hainbat modutan ager daitekeela:

  • Ahozko ulermen eta adierazpenerako zailtasunen aurrekari familiarrak.
  • Hizkuntzaren bilakaera, bere adinerako espero baino motelagoa izatea. ‘Batzuetan badirudi “Familiak bakarrik ulertzen diola.
  • Denbora behar izan du bere izena identifikatzeko edota hitz arruntak ulertu edo esateko.
  • Ez du komunikazio hasten, eta komunikazioari eustea kosta egiten zaio.
  • Ideiak ordenatzea kontakizun koherente eta ulergarriak egiteko zaila egiten zaio.
  • Batzuetan,  ingurukoek ez diotenez ulertzen frustrazioa erakusten du (kasketak)
  • Hiztegi mugatu eta gramatikarako zailtasunak adierazten ditu.

Nola lagundu diezazukegu?
Lehen kontsulta doan

Jarri gurekin harremanetan, eta informazio gehiago eskatu